[eiberri.eus] Ekitaldiz josita datoz Eibarko Aratosteak

Gaur arratsaldeko 20,00etatik aurrera Aratoste Barixakua ospatuko da
Martitzenera arte hainbat ekitaldi egongo dira Eibarren. ARGAZKIA. Eibarko Udala

EIBAR.- Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Eibarren aurten Aratosteak ospatzeko. Horrela, gaur, Aratoste Barixakua ospatuko da 20.00etatik aurrera Urkizun hasita Untzaragaino Kaldereroen kalejirarekin eta ondoren Untza Plazan Kaldereroen abestiak eta dantzak egongo dira Aratosteetako pregoiarekin bukatzeko. 23.30ean “Los chivatos de Ana Frank” taldearen kontzertua egongo da.

Larunbatean 12.00etan hasiko dira ekitaldia animazioarekin Aratosteetako karpan eta pintxo-potearekin. 12.30ean Aratosteetako koadrilen kalejira egongo da Ustekabe fanfarrearekin Untzagatik. eta  Rokalean emanaldia era egongo da. Eta mozorro lehiaketa arratsaldeko 18.00etan hasiko da Galiziako Etxean, bitartean 20.00ak arte Brass Band kalejira egongo delarik.

18,30an umeendako berbena egongo da Untzagako karpan Alaiki taldearekin, eta 19.00etan Aratosteetako koadrilen kalejira, taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa Untzagako karpan. Egun osoan zehar Photocall-a jarriko da Untzaga Plazan. Eta eguna bukatzeko dantzaldia egongo da Alaiki taldearen eskutik.

Egitaraua igandean jarraituko du goizeko 11.00etan Aratosteetako kalejirarekin eta 17.00etan umeentzako Playback lehiaketa egongo da LH 5-6 mailetako ikasleentzat, DJ ARNOrekin.

Martitzenean, eta jaiekin bukatzeko umeentzako jolasak egongo dira 17.00etatik 18.30ak arte eta ordu horretan Sardinaren entierru txikiaospatuko da. 19.00etan umeentzako diskoteka egongo da Arima Cool Tour taldearekin.

EIBERRI

Eibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.