[eiberri.eus] Eibarko EH Bilduren zerrendaburua eta zerrenda aukeratzeko prozesua abian da

  • 2
    Compartidos
Arautegi berria oinarri, zerrenda osoa aukeratzeko bideak ireki ditu EH Bilduk
Zerrendaburua otsailarako aukeratua egotea espero dute

EIBAR.- EH Bilduko oinarriek zerrendaburua eta gainontzeko zerrendarako proposamenak egiteko aukera izango dute. Hauteskunde Batzordea sortu berri da Eibarren eta oinarriekin bilerak egingo dituzte proposamen zehatzak jasotzeko. Prozesuaren bukaeran, bozketa ere egingo da, erabakia berresteko helburuarekin.

Landutako egutegiaren arabera, otsailerako Udal hauteskundeetarako zerrendaburua aukeratuta egongo da eta martxorako, gainontzeko zerrenda kideak.

Prozesu osoa ahalik eta argi eta gardenena izatea dugu helburu, beraz, edozein herritarrek parte hartzeko ateak zabalik izango ditu, informazioa eskuratzeko, pertsonak proposatzeko. Bestalde, prozesuaren ibilbideari buruz joango gara informatzen.

Edozein informaziotarako, bilera irekiak daude asteartero 17:30etik aurrera Eibarko Bilgunean edota  943708428 eta bildu@eibar.eus emailaren bitartez

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.