[eiberri.eus] Eibarko EH Bilduk Errebalentzat dinamizatzaile baten beharra ikusten du

  • 3
    Compartidos
Dinamizatzaile baten kontratazioa bultzatuko du
Errebalen kudeaketa eredua zehazten ari dira momentu honetan

EIBAR.- Errebal eraikin berriaren kudeaketa dela eta EH Bilduk adierazi duenez «bai Garapen Ekonomikoko sailak antolatutako saioan, baita Kulturak antolatutako parte-hartze ariketan zailtasun berdinarekin egin dugu topo. Errebalen kudeaketa eredua zehaztea. EH Bilduk argi dauka. Errebal eraikin erreferentea izan dadin, Eibarko Udalak dinamizatzaile bat kontratatzea bultzatuko dugu».

Beraien ustez esfortzu berezi bat merezi du Errebalen kudeaketak hainbeste zailtasun igaro eta gero. Gainera, Errebal eraikina barrutik betetzea, PSOEren Udal Gobernuarentzat arazo bat izaten ari dela uste du EH Bilduk. «Ezin ditugu kudeaketa eredu zaharrak erabili Errebal eraikin berriarentzat. Berrikuntzak beharrezkoak dira eraikina erreferente bilakatzeko. Horretarako, EH Bilduk Errebal eraikina dinamizatuko duen profesional baten kontratazioa bultzatuko du. EH Bildurentzat, ko-kudeaketa eredu baten bitartez dinamizatu beharko luke eraikina. Arlo komertzialari dagokionez, Andirao Baserritarren Elkartearekin eta Dendarien Elkartearekin elkarlanean dinamizatu beharko litzateke. Bestetik, arlo soziokulturalari dagokionez, Eibarren dauden hamaika elkarte soziokulturalekin dinamizatu beharko luke eraikinaren erabilera eta erakinaren programazio bateratua» azaldu dute EH Bildutik.

Horrez gain, galduta ikusi dutela PSOE Errebalen erabilerekin adierazi dute eta irtenbide egokiena hau dela uste dute, «Errebal berria porrota izan ez dadin. Behin dinamizatzailea lanean hasita, hurrengo pauso logikoa, Errebal zonalde soziokultural eta komertzial osoa dinamizatzea izan beharko litzateke. Hau da, EH Bildurentzat, Coliseoak dituen zerbitzuen azpikontrata guztiak moztu beharko lirateke eta dinamizatzailearen esku utzi. Horrela, erakin batetan edo bestean, Errebalen edo Coliseoan, antolatzen diren ikusikizun soziokulturalek lotura zuzena izango zuketen eta sinergia handiagoak lortuko lirateke, zonalde hori erreferente eta traktore bilakatuz».

Foro bateratu baten beharra

Bestalde, Garapen Ekonomikoko sailak zonalde komertzialarekin ari da lanean, Kultura saila berriz, zonalde soziokulturalarekin. Obra Batzordean ere, hasi dira Errebalko garajeen erabilerak zehazten. Baina EH Bilduk zalantza handiak ditu, sail horien buruek beste sailetan zer dabiltzan badakiten.

«Sail eta alderdi politiko guztiek informazio berdina izan dezagun eta hurrengo pausuak zeintzuk izan behar diren zehazten joateko, Errebal eraikinari buruzko foro bateratu baten beharra ikusten du EH Bilduk eta horrela adierazi genuen azkenengo Plenoan» azpimarratu dute.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.