[eiberri.eus] Eibarko auzoak biziberritzeko estrategia bat eskatu du EH Bilduk

Auzoetako bizitza berreskuratzeko auzoak biziberritzeko estrategia behar dala dio alderdi politikoak
PSEren Udal Gobernuak bakarrik erdigunea zaintzen duela salatzen dute

EIBAR.- EH Bilduren ustez, PSEk erdigunea zaindu du urteetan, auzoak zaindu ez dituen bitartean. Erdigunetik auzoetara irisgarritasun arazoak konpontzen besterik ez dala saiatu PSE, “auzoko bizitzari garrantzirik eman gabe, auzoak lotarako bakarrik balira. Baina EH Bilduk ez ditu “lotarako auzoak” nahi, bizitza duten auzoak nahi ditugu” azpimarratzen dute.

EH Bildutik onartzen dute  auzoetara irisgarritasuna bermatzea oso garrantzitsua dela, eta EH Bilduren ustez, “eskailara mekanikoak beste garai bateko porrota dira eta kasu askotan, ez dute irisgarritasun hori bermatzen. Igogailuak dira behar direnak eta PSEk eskilarak igogailuengatik aldatzen hastea baloratu beharko luke”.

Guzti hau dela eta estrategia integral baten beharraz ohartarazi dute “obra txikiak eta hirigintza ekintzak ez direlako nahikoa, lanketa integralagoa behar da auzoak bere osotasunean biziberritzeko”.

EH Bilduren ustez, hainbat ekintza gehitu ahal dira estrategia horren barruan: hirigintza ekintzez gain, puntu beltzak argiztatzea, ekintza kulturalak auzoetan antolatzea, komertzio eta negozioak bertan kokatzeko pizgarriak eskaintzea, auzo elkarteak eratzen laguntzea, auzoetako jaiak indartzea, auzoetako bizilagunen elkar-ezagutza sustatzea, auzoetako eskolak indar berritu… eta abar luze bat.

Estrategia hau aurrera eramateko auzoetako bizilagunen parte-hartzea ahalbideratzea ezinbestekoa dala azaldu dute “bizilagunek ezagutzen dituzte ondoen euren beharrak eta parte-hartzearen kultura bultzatuz auzo biziak lortzeko estrategia eraginkorragoa izango da”.

“Gainera, PSEk berak, Eibar 8 zonaldetan banatzen ditu auzoetako batzarrak antolatzeko. Zergatik ez du estruktura hori aprobetxatzen 8 zonalde horien biziberritzea lantzeko?” galdetzen du EH Bilduk.

Eibarko auzoak biziberritzeko estrategia EH Bilduk PSEren aurrekontu zirriborroari egindako emendakinetako bat izan da.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: