Ei! Berriak

[eiberri.eus] Eibarko Arrate Kultur Elkarteak ikusentzunezko astea ospatuko du bihartik aurrera

Datorren astean, uztailaren 1, 2 eta 3an San Andres elizako klaustroan
Nerea Ariznabarretak zuzeneko pianoa joko du biharko emanaldian.

EIBAR.- Hurrengo uztailaren 1, 2 eta 3an Arrate Kultur Elkarteak ikusentzunezko astea ospatuko du filma ezberdinen emanaldiekin San Andres elizako klaustroan 22.30ean.

Bihar, uztailak 1, «Somewhere, Maybe Herea/Nonbait, agian hemen» perfomance-a ikusteko aukera egongo da. Hau zuzeneko piano musikarekin lagunduriko filme motz mutua eta bi clownek umore kutsuan aurkeztua da.

Filma Nerea Ariznabarretak jotzen duen zuzeneko pianoarekin proiektatzen da. Musika erabakita izan arren inprobisaziorako tartea uzten da publikoaren arabera. Pieza bi clownek aurkezten dute, pianistak eta bere laguntzaileak. Publikoa berotzen dute interakzio samurren bidez eta haien artean jartzen dituzte kontaktuan, baita antzezleekin ere. Nahiz eta filma ikustera etorri diren, bi clownek bertaratutakoei gogorarazten diete egoera horrek ere zuzeneko elkartze bat bizitzeko aukera ematen duela. Piezaren errepresentazioa ezin da inoiz berdina izan publiko horri momentu horretan erantzunez egingo baita.

Uztailaren 2an «Erraiak» dokumentala ikusi ahal izango da. Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna. Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala.

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu.

Ondoren, «Harria» filmaren proiekzioa egongo da, Juan Antonio Palacios eibartarrak eginiko filma. Honek izen bereko liburu eta erakusketarako osatutako lana egin du.

Audiobisual honetan argazkilaria kirol honen estetikan murgiltzen da zein eta kontzeptuaren inguruan oinarrizko baloreak diren aldetik. Ideia duela hamar urte inguru piztu bazen ere, egitasmoa azken bi urteetan burutu da. Beraren ondorio dira zuri-beltzezko 42 irudiko argazki erakusketa, 100 irudi inguruko liburua eta oraingo honetan ikusiko dugun audiobisuala.

Lan honek iruditik bertatik baino harantzagotik irakurtzen lagunduko digu, kirol honek dituen misterioak eta harri-jasotzaileak harriarekin duen harremana hobeto ulertzen, alegia.

Eta azkenik, uztailaren 3an, «Pumori, Mendiaren alaba» dokumentala ikusgai izango da. Dokumentalean, Alex Txikonek 17 urtean euskaldunek ukitu ez duten mendiaren madarikazioa apurtu nahi du tontorra zapalduz. Mendian gora egin ahala, Sukuren istorio hunkigarrian eta ​Sakana-Pumori ​ espedizioaren historian barneratuko gara. Helburu bera dute: heriotza garaitzea eta bizitzari omenaldia egitea. Kontakizun hau ez da soilik mendiari lotutako istorio bat, mendia maite duten pertsonen arteko maitasun istorioa bat ere bada. ‘Pumo’ hitzak alaba esan nahi du sherpen hizkuntzan, eta ‘ri’ mendia da. ‘Pumori’, beraz, ‘mendiaren alaba’ da, Suku bezala

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.