Martxoaren 8ko kartel-lehiaketaren sari-banaketa eta emakumeak ezagutzera emateko proiektuen aurkezpena egongo da

EIBAR.- Ekintza biak doakoak dira eta sarrera librea izango da. Alde batetik, Portaleako erakusketagelan martxoaren 8ko kartel-lehiaketako irabazleari saria banatuko zaio arratsaldeko 18:30ean. Irabazlea Jone Bengoa da, Eibartar emakumeen kamiseta bat zeraman emakume gazte bat irudikatu zuena ‘Eibarko Emakumeak: izan direlako, gara’ izenburuarekin.
Beste aldetik, Portaleako areto nagusian 19:00etan ’Izan direlako gara’ emakumeen ekarpenak jasotzeko proiektuak ezagutzeko aukera egongo da, Wikiemakume@k eta ‘Gure genealogia feministak’ hitzaldia.
Wikiemakume@k proiektua emakumeek wikipedian leku gehiago hartzean datza. Proiektu honen asmoa da emakumeen biografia berriak sortzea euskaraz, emakumezko euskal editore euskaldunen kopurua handitzea, wikipedian genero-ikuspegia txertatzea, historian zehar izandako emakumeen ekarpenak eta ezagutzak Euskal Wikipedian biltzea eta feminismo ezberdinen ekarpenak formatu anitzeko tresnetan islatzea.
‘Gure genealogia feministak’ Miren Arangurenek eta Edur Epeldek, Bilgune Feministako eta Emagineko kideek, bildu dituzten memorien liburua da. Liburuak 1960ko hamarkadatik hasi eta gaur arte egondako talde, aldarrikapen eta ekimen feministak biltzen ditu