[eiberri.eus] Egogain egoitzako langileek mobilizazioekin jarraituko dute

  • 5
    Compartidos
Bihar 10,00etatik 12,00etara Untzaga plazan izango dira informazioa eskaintzen
Bihar arrasaldean Egogaineko egotzaren atarian izango dira informazioa ematen

EIBAR.- Egogain egoitzako langileek mobilizazioekin jarraituko dute hurrengo asteetan.

Egogain Eibarren GFAko dagoen nagusien egoitza da eta komitea osatzen duten sindikatu guztiek (LAB, ELA, CCOO ETA Bazkuna) ekintza ezberdinak burutuko dituzte hurrengo asteetan.

Aurreko asteko mobilizazioei jarraiki,  informazio puntu gehiago sortuko dituzte, eta bihar, abenduaren 19an goizeko 10etatik 12ak Eibarko Untzaga plazan izango dira herritarrei informazioa banatzeko eta inplikazioa eskatzeko. Bestalde, arratsaldeko 17.30tik hasita 19.00ak arte Egogaineko atarian egongo dira senideak informatzeko eta inplikazioa eskatzeko. Ondorengo ekintzetan mobilizazioen intentsitate maila handituko dutelarik.

Mobilizazioen helburua lan baldintzak salatzea eta nagusiek merezi duten arretaren aldeko atxikimendua
eskatzea da. Helburu hauek lortzeko sortu dituzten info-puntuetan sinadura bilketa egingo dute.

Egogain, Eibarren kokatzen den egoitza da, bertan pertsona nagusi, mendekotasun handia, adimen urritasuna eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonak artatzen dituzte, «guk, zaindu eta maitatu egiten ditugu, gehienek hemen egingo baitituzte beraien bizitzako azken urteak, behar duten bizi duina eta merezi duten kalitatezko arreta izan dezaten lanean dihardugu» azaldu dute langileek.

Azaldu dutenez azken urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak atzerapauso ugari eman ditu hainbat arlotan
langileek lortutako baldintzengatik hainbeste borrokatu duten pertsonen kaltean, zahurgarritasun egoeran dauden pertsonekin alegia:

● Merezi duten arreta eskaini ahal izateko baliabideak murriztu dituzte:

    1.  Hainbat lanpostu desagertarazi dituzte: ordenantza, mantenimendu, administrari,
    2.  Bajak, lanaldi murrizketa gehienak ez dituzte betetzen: biltegi-langilearena, haurren
      zaintzagatik lanaldia murriztua duten erizainak (kontuan izanik langileon gehiengoa
      emakumezkoak garela), medikuarenera joaten garenean, e.a.
    3. Arretan aritzen garenon hainbat lanpostu desagertarazi dituzte. Erizain askorena
      besteak beste, eta gainera etorkizunean gehiago murrizteko asmorekin dabiltza.
    4. Egoiliar gehiagorentzako plaza berriak egongo dira, langile kopuru txikiagorekin.

«Murrizketa guzti hauek langileongan eragiteaz gain, egoiliarrek merezi duten kalitatezko arretan
ere eragina zuzena du. Guzti hau gutxi balitz, honetan jarraitzeko asmoarekin agertu dute» adierazi dute.

Hau dela eta, beraien aldarrikapenak honako hauek dira:

● Zaintza profesionala eskaintzea, Erizain Laguntzaile izendapenaren bidez onartua.
Emakumeok historian zehar egindako lanaren profesionalizaioaren onarpena. Bokazioz
egiten dugun lan hau, profesionala izan behar du: ez karitatean oinarriturikoa.
● Kalitatezko arreta integrala eskaintzeko beharrezko baliabideak izatea: giza eta baliabide
materialak izatea.
● Zerbitzu publikoa izaten jarraitzea, kudeaketa publikoa langile publikoekin.
● Eibarko egoitza eredu izaten jarrai dezan Gipuzkoan eta EHn.

«Honegatik guztiagatik, arazoa guztiona dela jakinda, (etorkizunean gutariko edonor izan
gaitezkeelako Egogaineko erabiltzaile), borroka kalera ateratzea erabaki dugu» eta erregeen ostean info-puntuak eta kontzentrazio ezberdinak burutuko dituzte beraien aldarrikapenak defendatzeko.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.