Ei! Berriak

[eiberri.eus] Debako 240 haurrek gozatu ahal izango dute aurten udaleku irekietan

Izena emateko epea maiatzaren 14ra arte dago zabalik
2019ko udalekuak. Argazkia: Ander Salegi

DEBA.- Maiatzaren 14ra arte zabalik dago aurtengo Debako udaleku irekietan parte-hartzeko matrikulazio epea. Udaleku irekien zerbitzua Zuhatza Euskara Elkarteari esleitu dio Udalak eta Zuhatza euskara elkartearen Kolore Anitz taldeak kudeatuko du.

Udaleku hauen helburu nagusia herriko haurrei aisialdiaz disfrutatzeko aukera ematea da, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile, gizarteratzaile eta osasungarrian. Haur Hezkuntza 3tik Lehen Hezkuntzako 6. maila bitarteko haurrei zuzendutakoa da eskaintza.Udaleku irekiak, uztailaren 19tik 30era egingo dira, 9:30etik 13:00etara.

240 plaza eskainiko dira aurten. Izena emandako haur kopurua handiagoa bada, zozketa egingo da, baina bestelako beharrak dituzten haurrentzako gordetako tokiak zozketatik kanpo geratuko dira. Zozketan, herrikoek lehentasuna izango dute (horretarako eskolako matrikulazioa izango da kontuan).

Matrikula Zuhatza euskara elkartean (Ifar kalea 12, behea) egin behar da, edo online: https://labur.eus/koloreanitzudalekuak2021, maiatzaren 14a baino lehen, astelehen eta asteazkenean 17:30etik 19:00etara, astearte eta ostegunean 10:00etatik 12:00etara. Matrikula arruntagatik 50 euro ordaindu behar da, kide ugaridun familiek 45 euro eta gizarte laguntzak jasotzen dituztenek 9 euro.

Euskarazko errefortzuak behar dituzten eta zailtasun bereziak dauzkaten haurrak daudenez, haientzako beharrezko plazak ere gordeko dira.

Ezgaitasun intelektual edo/eta mentala duten, edota mugikortasun arazo larriak dituzten haurren kasurako, jarduerak garatzeko beharrezkoak diren laguntzak, pertsonalak zein bestelakoak, aurreikusiko dira.

28.000.000 eurokoa (BEZ barne) da zerbitzuaren kostua. Baliteke langile espezializatuak kontratatu behar izatea (baldintza-agiri teknikoetan ezarritako haur-monitorearen gutxieneko ratioa bete ondoren) desgaitasunen bat duten parte-hartzaileen beharrak asetzeko. Zerbitzu gehigarri horri erantzuteko, udalak 1.500 euroko partida du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.