[eiberri.eus] Baserrietako buzoiak aldatuko dituzte Elgoibarren

Elgoibarko Udalak 2023a bitartean egingo du aldaketa eta horretara bideratuko ditu 20.000 euro
Guztira 15 buzoi aldatuko dira

ELGOIBAR.- Elgoibarko Udalak, landa ingurunearen zaintzarekiko konpromisoan, hainbat lan egiten ari da aipatu eremuan honen egungo egoera hobetu eta baserri bideak biziberritzeko. Oraingoan, esaterako, baserrietako buzoiak aldatzeari ekin dio, egun hondatuta dauden aluminiokoak altzairuz eginiko buzoi berri batzuengatik ordezkatuz. Material hau aluminioa baino iraunkorragoa denez, buzoiak egoera onean mantentzea bermatuko du.

Lan hauek 2023a bitartean eramango dira aurrera eta pixkanaka, buzoi guztiak aldatzea da asmoa, guztira 15. Horretara bideratuko ditu Udalak 20.000€.

Izan ere, herritar asko dira herrigunetik kanpo, Elgoibarko baserrietan bizi direnak edota bertatik igarotzen direnak eta hain zuzen horien bizi-kalitatea hobetu zein bermatzeko eta, noski, ingurunearen zaintza eta egoera ona bermatzeko ere, ekintza desberdinak burutzen ari da bertan.

Inbertsio honi, halaber, orain gutxi baserri bideetan bazter bideak jartzeko eginiko 100.000eko inbertsioa ere gehitu behar zaio. Bazter bide horiek 2 kilometro eta 100 metroko ibilbidea babestu dute eta helburu dute bertako bizilagunen edota bertatik igarotzen diren ibilgailu zein oinezko ororen segurtasuna bermatzea.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.