Bigarren faseko lehen partida irabazi dute

EI KIROLAK.- Ohorezko Maila B-ra igotzeko helburuarekin indarrez beteta hasi dute Avia Eibar Rugbyko Neskek 2. fase honetan.
Lehen aurkaria Gernika izan zen emaitza emaitza 43-7 izan zelarik Eibarren aldekoa.
Partida hasita, lehen zatian, neskak defentsan aritu ziren, baloia lortu arte. Zelaiaren egoera ez zen egokiena, ondorioz baloiaren eta jokalarien mugimendu moteltzea egiten zituen. Aurkarien gogortazunari erantzun ona eman ostean lortu zen eibartarren aldeko lehen entsegua.
Bigarren zatian, tentsio berberarekin jarraitzen zuen partidak. Rugbi jolaz ugari ikusi zen, eta Eibarren aldeko entsegu gehiagorekin bukatutzat eman zen partida.
Datorren igandean, Unben, La Unikaren kontra jolastuko dute 11etan.