[eiberri.eus] «Ametsa» eta «Bacoleku» tabernek irabazi dute V. Gilda Lehiaketa

  • 11
    Compartidos
Epamahaikideentzat «Ametsa» izan da garaile eta herritarrentzat «Bacoleku»
150 euroko saria eta diploma jasoko zuten atzo arratsaldean irabazleek

EIBAR.- Pasadan astean ospatu zen Eibarko V. Gilda Lehiaketa, eta epaimahaikideentzat gildarik onena Toribio Etxebarria kaleko “Ametsa” izan da, aldiz herritarrentzat Urkizuko ”Bacoleku” taberna izan da irabazlea. Honetaz gain aipamen berezia Untzagako “Guridi” tabernarako izan da. Atzo arratsaldean jaso zuten 150 euroko saria eta diploma irabazleek.

Aurreko urteetan bezala arrakasta handia izan du …eta kitto! Euskara Elkarteak antolaturiko lehiaketak. 22 tabernak hartu dute parte, eta hiru egun horietan jende mordoxka ibili da tabernetan, gildak dastatzen.

Epaimahai lanetan Mireia Alonso, Josu Mugerza eta Iñigo Kortabitarte aritu ziren eta adierazi zutenez, “Txalotzekoa da ostalariek hartzen duten lana lehiaketan parte hartzeko, eta horren islada da herritarren artean lehiaketak daukan arrakasta“. Parte-hartzaile kopuru altua eta batez ere aurkeztutako lanen maila ona azpimarratu nahi izan dute hirurek.

Guztira 3.000tik gora lagunek eman dute botoa eta horien artean asteburuko egonaldia zozketatu dute antolatzaileek.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.