[eiberri.eus] Alfa Ikastola kultur sorkuntzarako espazioa bihurtzea proposatu du EH Bilduk

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren asmoa eraikina botatzea da
Alfa Ikastola eraikina botatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

EIBAR.- Eibarko EH Bilduk Alfa Ikastola kultur sorkuntzarako espazio bezala berrerabiltzea proposatu du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren asmoa eraikina botatzearena dala jakin duenean. EH Bilduren ustez berrerabilpena aztertu beharko litzateke bota aurretik. Kultur sorkuntzarako espazioa izateaz gain, herriko elkarte eta eragileentzat batzartokiak egiteko aukera izango luke eraikinak.

EH Bildu erabilerarik ez duten eraikinak berrerabiltzearen aldekoa agertu da beti, batez ere, “eraikin publikoak baldin badira. Alfa ikastola izandako eraikina Eibarren dugun hutsune bat betetzeko erabiltzea proposatu dugu. Kultur sorkuntza lantzeko espazio modura egokia ikusten dugu eraikina” azaldu dute.

Eibarko Kultur eskaintza zabala kontutan izanik eskaintza zabal hori ahalik eta herritar gehienek disfrutatu ahal izateko “Coliseoaren Laguna” txartel arrakastatsua sortzea lortu zuen EH Bilduk “baina beti ari gara kultura pasiboaz eta kultura aktiboagoarentzat, sormena sustatuko duenarentzat, ez dago baliabiderik Eibarren. Gainera, kultur sorkuntzarako lagungarriak izan daitezkeen beka ildoak sortzea ere proposatu dugu. Espazioa eta bertan sormena lantzeko bekak dira, beraz, gure proposamen zehatza”.

Elkarte eta eragileentzako batzartokiak

Herriko kirol, kultur eta giza elkarte eta eragileen aspaldiko eskaera da beraientzat batzartokiak izatea. EH Bilduk askotan eskatu dio PSEri eragile hauen batzarretarako espazio duin bat. Baina oraindik ez da ezer gauzatu.

Kultur sorkuntzarako espazioaz gain, elkarte eta eragileentzako batzartokiak bertan kokatzeko aukera eskainiko luke Alfa ikastolaren eraikinak.

Kultura-mahaiaren sorrera

Bestalde, 2016ko aurrekontuaren negoziazioan EH Bilduk adostu zuen emendakinetako baten Kultura-mahaia sortzea eta bi urte beranduago mahaia sortu gabe jarraitzen duela PSOEren Udal Gobernuak salatu dute “are gehiago hau sortzeko inongo borondaterik ez du erakutsi” gaineratu dute.

Eibarko EH Bilduren ustez “asko dira Kultur eragileak edota ekimenak antolatzen dituzten taldeak Eibarren. Horri esker da anitza eta handia kultura eskaintza gure herrian. Baina honek, askotan, agenda-arazoak sortzen ditu. Eibarko EH Bilduk ezinbestekotzat jotzen du kultura-mahaia sortzea. Agenda arazoak ekiditeko alde batetik, eta taldeen sinergiak eta elkar-laguntza bultzatzeko bestetik”.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

A %d blogueros les gusta esto: