[eiberri.eus] 54. Euskal Jaia ospatuko da asteburuan Eibarren

Aurtengo ekitaldirik hunkigarriena Fernando Abanzabalegi zenari eskainiko zaion omenaldia izango da
Untzaga Plazak Euskal Jaiaren musika-jaialdia hartuko du. ARGAZKIA: Eibarko Udala

EIBAR.- Klub Deportibok antolatzen duen LIV. Euskal Jaia ospatuko da asteburuan. 2019ko Euskal Jaiaren egitaraua gaur bertan hasiko da, Bizikleta plazan haurrentzako jolasekin.

Untzaga plazak Euskal Jaiaren musika-jaialdia hartuko du: Cloverwind, Egurra eta Kitto eta Mugi Panderoa taldeek hartuko dute parte.

Zapatu goizean, baserritaren azoka, artisauak, herri kirolen jaialdia, haurrentzako herri kirolak, bertsolariak, trikitilariak eta beste hainbat ikuskizun izango dira. Arratsaldean, Eibarko musika bandaren kontzertua, eta gauez ohiko kantu-afaria.

Igandean, hilak 12, Urkizutik Untzagaraino kalejira izango da dantzari, gaitero, joaldun, trikitilari eta txistulariekin. Untzagara heldu ondoren, Euskal Jaiaren dantza-emanaldia Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka taldeetako dantzarien eskutik.

Herri bazkaria, erromeria eta Larrain dantzaren ondoren, Fernando Abanzabalegi zenari omenaldi hunkigarri bat eskainiko zaio Klub Deportiboaren egoitzaren aurrean, Euskal Jaiaren alde jardun zuelako bizi guztian, etengabe.

EIBERRI

Eibar, Elgoibar, Ermua eta Mallabiko informazioa. Información y actualidad de Eibar, Elgoibar, Ermua y Mallabia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.