[eiberri.eus] 40 zuhaitz landatuko dira Eibarren Zuhaitz Eguna ospatzeko da

Martxoaren 18an, goizeko 10,30ean hasiko dira jarduerak
Gorostiak ere landatuko dira

EIBAR.- Ingurumenaren kontzientziazioa eta gure basoen iraunkortasunaren garrantziaz ohartzeko helburuarekin antolatu da Zuhaitz Egunaren beste edizio bat datorren domekarako, martxoaren 18an. Horretarako, bertako 40 zuhaitz landatuko dira guztira (lizarrak, gorostiak, haritzak eta urkiak) Eztiagan, Iturburuko Ikastolaren parean, dagoen udal partzela batean.

Udaleko Ingurumen sailak, Eibarko Klub Deportiboaren (Mendi Taldea) eta Debegesarekin lankidetzan lizarrak, gorostiak, haritzak eta urkiak landatuko dute, Ezkiagan dagoen udal partzelan. «Modu horretan, gure ahalegintxoa egingo dugu basoak birsortzearen eta mantentzearen alde, une honetan basogabetzea eta baso-mozketa kezkatzeko moduko arrazoiak baitira maila globalean» azaldu dute Udaletik.

Jarduerak goizeko 10:30ean hasiko dira. Arbolak landatu baino lehen, tailer bat egingo da, eta bertaratzen direnei landatuko diren 4 arbola moten ezaugarri nagusienen berri emango zaie eta arbolak behar bezala landatzeko jarraibideak azaldu.Azken urteetako ohiturari jarraituz, eguna 13:00etan amaituko da mokadu txiki batekin.
Ekimenak Zuhaitzaren Eguna ospatzen du eta publiko guztientzako da, ume zein nagusi, oso aproposa eguna familian pasatzeko.

Helburua  herritarrak basoen garrantziaren eta natura zaintzearen kontzientzia hartzea da, eta azpimarratzea zuhaitzek gure bizi-kalitatean duten eragina; izan ere, ezinbestekoak dira, besteak beste, biodibertsitatea mantentzeko, atmosferako karbono-dioxidoa (aldaketa klimatikoaren erantzule den negutegi-efektua eragiten duena) xurgatzeko, higaduraren eta uholdeen aurkako defentsarako, eta paisaiaren iraunkortasunerako.

Zuhaitz Egunean parte hartu nahi duten pertsonek taldean egin ahalko dute igoera, 9:30ean hasita Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan, Toribio Etxeberria kaleko 16. zenbakian. Nahi duena zuzenean joan ahalko da partzelara.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.