Ei! Berriak

Eibarko XVII. San Andres pintxo lehiaketako irabazleak aukeratu dira

Sari banaketa azaroak 30ean burutuko da 13:00etan Arrate Kultur Elkarteko lokaletan, Topalekuan

EIBAR.- Arrate kultur Elkarteak, MGI eta Eibarko udalarekin batera antolatutako XVII. San Andres pintxo lehiaketako irabazleak aukeratu dira. Pasadan azaroaren 25ean Arrate Kultur Elkartearen egoitzan Unai Magunazelaia eta Joseba Muñoz epaimahiek aukeratu zituzten aurtengo pintxorik onenak.

Pintxo Onenaren saria Ongi Etorriren «Udazken zaporea»pintxoak irabazi zuen, zaporeen konzentrazio, intentsitate eta sakontasunagatik.

Bertako produktuekin egindako Pintxo Onenari Baratzeren «Bokata de Bakalao» pintxoarentzat izan zen produktu tradizionala molde berrietara egokitzeko gaitasunagatik.

Publikoaren Saria Hirurok-en «Xamurra» pintxorentzat izan zen 1.814 bozkarekin.

Eta Skape-ren «Munduko Zaporeak» pintxoak Aipamen Berezia eskuratu zuen freskotasun eta zaporeen originaltasun eta orekagatik.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie lehiakideei bere partaidetzagatik eta «beraien ilusio eta lan izugarriagatik pintxoak prestatzerako orduan eta aurkezpenean», eta epamahaileek ere aurtengo maila altua nabarmendu eta aurkeztutako pintxoen kalitatea eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu zuten.

Sari banaketa, azaroaren 30ean  SAN ANDRES AZOKAN izango da.

Pintxorik Onena ONGI ETORRI
Publikoaren botua HIRUROK
Bertoko produktua BARATZE
Aipamen berezia SKAPE

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.