Ei! Berriak

Bukatu dituzte Mendaroko Goikola baserrirako bideko konponketa lanak

Goikola baserrirako bidea birgaitzeko proiektuak zortzi aste iraun du, eta 90.577,72 euroko aurrekontua izan du.

Hainbat jarduera egin dira bidea birgaitzeko. ARGAZKIA: Mendaroko Udala

MENDARO| Mendaroko hainbat baserritarako bideetan hainbat luizi izan dira azken urteotan. Posible da, gainera, fenomeno horien maiztasuna zuhaitzak moztearen ondorioz areagotu izana, horiek lurraren sostenguaren funtzioa betetzen baitzuten.

2022. urtearen amaieran gertatu zen azken lur-jausia Goikola baserrirako bidean. Ondorioz, udalak, urte hasieran, egindako azterlan geoteknikoa eskatu zuen, bidea egungoarekin paraleloan desbideratzeko asmoz. Azterlanaren emaitzak jaso ondoren, bidea birgaitzeko proiektua idazteko eskatu zion Mendaroko Udalak Hirubide Ingeniaritza eta Aholkularitzari.

Proiektuaren helburua bidearen desbideratzearen konponbidea zehaztea eta lur-jausiek sortu ahal izan dituzten drainatze-arazoak konpontzea izan da, eta zortzi hilabete geroago, arrakastaz bete dira hasieran finkatutako helburu guztiak.

Birgaitze lanen aurretik zegoen bidearekin paraleloa trazatuz, egungo bidea desbideratu da. Gainera, Goikola baserrirako eta Oleaga baserrirako bideetako arekak handitu dira.

Horrez gain, mendi-hegalaren drainadura orografiara egokitu behar izan da obran bertan. Bertako urak jaso eta areka berrira joan daitezen eta hemendik aurrera Goikoa baserrira doan bidea ez kaltetzeko moldaketa dezente egin behar izan dira.

Asfaltados y Construcciones Morga enpresak egin ditu konponketa lanak, 90.577,72 euroko kontratazioaren bitartez. Egindako lan guztiak bukatuta, pozik agertu dira udal langileak; horrelakoetan meteoreologiak beti baldintzatzen duen arren, oraingoan ez da zailtasun berezirik egon.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.