Edizio berri honetan zirkuituko pilotaririk onenak arituko dira

EIKIROLAK.- Igande honetan ekingo diote Eibarko Astelenan Binakako Master LABORAL KUTXAren zirkuituko pilotaririk onenek, Martxoaren 27an Irungo Uranzu frontoian jokatuko den finalerainoko bidaia txundigarria eginez.
Pilotaleku gutxi izango dira Eibarko Astelenak adinako historia eta tradizioarekin eta zer leku hoberik pilotaren Katedrala baino, Binakako Master Laboral Kutxa txapelketan pilota mistoarekin arituko diren pilotarien jarduna abiarazteko.
Txapelketaren lehen geltokia guztiz berezia izango da; 2018an egun historikoa bizi ahal izan zen Eibarren, urte hartako finalak jarraitzeko goraino bete baitzen Isasi kaleko kantxa, eta igande honetan ere, goizeko 10etatik aurrera, lehen mailako ikuskizuna eskainiko dute txapelketa irekienean parte hartuko duten pilotariek.
«Pilota mistoan arituko diren 12 bikoteak –6 nagusietan eta beste sei promozioan– bina taldeetan banatu ditugu eta euren artean ligaxka bat jokatuko dute, finalerdietako kanporaketak erabakitzeko» azaldu dute antolatzaileek. Nagusien mailan Olatz Arrizabalaga-Enara Gaminde, Amaia Aldai-Andrea Capellan eta Miriam Arraiza-Itxaso Erasun arituko dira A taldean eta Leire Garai Miriam Arrillaga, Madalen Etxegarai-Uxue Oses eta Maddi Barrokal-Nora Mendizabal B multzoan