Euri asko egingo du asteburu osoan Debabarrenan

EGURALDIA.- Euria erruz egingo du, batez ere arratsaldea, gauean eta bihar. Gaur goizak aurrera egin ahala mendebaldetik hodeitzar ilunak iritsiko zaizkigu, haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta euritara joko du: Frontea iristearekin batera, tenperaturak behera egingo du eta azken orduetan elurra egingo du 900-1000 m inguruan, bihar berriz 600 metrotan kokatuko da.
Domekan berriz ere euri gehiago. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da iluntzera arte. Elur-kota 600-800 m inguruan egongo da goizaldean, baina gero igo egingo da; gauean 1000 m inguruan egongo da.


