Ei! Berriak

[eiberri.eus] Eibarko Robotika MAKEblock tailerrean izen emate epea luzatu da

¿Nos sigues? Márcanos como medio preferente.
3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta izen ematea otsailaren 22ra arte egin daiteke
Tailerra euskaraz izango da
EIBAR.- Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren munduan murgiltzeko. Robotika MAKEblock tailerretan izena emateko epea luzatu egin dute, otsailaren 22ra arte. Izen ematea 14:30ean itxiko da. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da,eta euskaraz izango da otsailaren 24an eta martxoaren 3 eta 10ean.

1. txanda  lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat izango da 16:00etatik 18:00etara. Eta 2. txanda lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 27 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat, eta 45 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea otsailaren 12tik 22ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle onartuko dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.