[eiberri.eus] 108 nerabek eman dute izena Elgoibarko Gaztelekuko udaberriko eskaintzan

Martxoaren 27tik 31ra eta apirilaren 6tik 11ra bitartean, ekintza eta plan desberdin ugari egiteko aukera izango dute
Elgoibarko nerabe zein gazteek plan, egun pasa eta ekintza desberdin izango dituzte Aste Santuan

ELGOIBAR.- Aste Santua hastear dagoenean Elgoibarko Gaztelekuak aisialdi eskaintza oparoa du. Nerabe zein gazteek plan, egun pasa eta ekintza desberdin ugariz gozatzeko aukera izango dute oporraldian,

Guztira 108 gaztek eman dute, hain zuzen, Gaztelekuak antolatutako ekintzetan izena, aurreikusitako plaza guztiak beteaz. Aurtengo programak, beraz, harrera ezin hobea izan du gazte zein nerabeen artean, izan ere, egitaraua nerabeekin beraiekin batera landu da, euren interesetatik eta proposamenetatik abiatuta.

Eta ez da gutxiagorako, martxoaren 27tik 31ra eta apirilaren 6tik 11ra bitartean, ekintza eta plan desberdin ugari egiteko aukera izango baitute. Esate baterako, martxoaren 27, 28 eta 30ean surfa egingo dute Zumaian, hilaren 29an sormen tailerra izango dute Gaztelekuan bertan eta 31n, aldiz, Igeldora egingo dute egun pasa.

Eta bost eguneko deskantsuaren ostean, apirilaren 6tik 11ra, paintball-a Zornotzan, ihes-gela Zarautzen zein Donostian eta Gaztelekuan autodefentsa saioa izango dituzte aisialdi ekintza gisa. Jakinarazi, Gaztelekua  bertan ekintzak egingo diren egunetan soilik zabalduko dela, martxoaren 29an, apirilaren 10ean eta 11n, hain zuzen. Gainerako egunetan lokala itxita egongo da.

Noski, ekintza, irteera edota egun pasa guztiak egungo osasun egoera aintzat hartuta eramango dira aurrera, prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatuta, erabiltzaile zein antolatzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzea izanik lehentasun nagusia.

Gaztelekuarekin harremanetan jarri nahi dutenek Instagram bidez (@elgoibarkogaztelekua), gaztelekua@elgoibar.org helbidean edo 943 743 228 edo 628 170 330 telefonora deituz egin dezakete.

También te puede interesar

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.