Ei! Berriak

Usartza Txistulari taldeak Gabon kontzertua eskainiko du abenduaren 24an

Untzaga plazan izango da 11:30etik aurrera Olentzero udaletxera heldu aurretik

Urteko azkenengo kontzertua izango da

EIBAR| Datorren abenduaren 24an ohiturari jarraituz Usartza Txistulari taldeak gabon kontzertua eskainiko du azkenengo kontzertu bezala. Kontzertua Gabon doinu ezagunaz beteta egongo da.
Untzaga plazan izango da 11:30etik aurrera Olentzero udaletxera heldu aurretik eta partaide guztien entsaio eta esfortzuarekin kontzertu alaia eta dinamikoa eskeiniko dute.

Usartza Txistulari Taldea ezezik parte hartuko dute:
Tronpetak: Unai Cabanzón eta Danel Montero
Tronpa: Iñaki Orbegozo
Tronboia: Markel Uribarren
Tuba: Jesús Rioja
Pianoa: Isabel Laspiur
Eibarko J.B. Gisasola Musika Eskolako txistu ikasleak eta Sostoa abesbatza
Aurkezlea: Maider Aranberri
Zuzendaria: Enrique Montero

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.