Ei! Berriak

Urbat Urkotronik hirugarren Euskal Herriko Super Kopan

Gizonezko Waterpolo taldearen denboraldi ofiziala hasi da

Eibartarrek aldaketa asko izan dituzte iazkoarekin alderatuta
Eibartarrek aldaketa asko izan dituzte iazkoarekin alderatuta

EIKIROLAK| Larunbat honetan, Leioan, EHko Super Kopa jokatu da, Eibarko Urbat Urkotronik waterpolo taldeak hirugarren postuan amaitu zuen, Askartzarekin 12-8ko emaitzarekin finalerdia galdu eta Portugaleteko Nautikari 12-10eko emaitzarekin penaltietan irabazi ostean. 

Eibartarrek aldaketa asko izan dituzte iazkoarekin alderatuta, eta horrela izango da urriaren 13an, igandea, Palma de Mallorcan jokatuko den Ligako Super Kopa ere.

Eibarko taldean zoritxarrez Erasmuseko Jon Treviño eta Mikel Recio, Asier Ortiz de Zarate eta Xabier Eguidazu falta dira, baina bertan daude Igor Moreno bilbotarra, Xabat Karrera irundarra, Euken Kortabarria eta Ander Sola harrobiko jokalariak eta… Izei Sologaistua, atezain urteak jokatu ondoren aurrelari ibilbideari ekiten diona!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.