Emaitza Godella 13 Urbat 11 izan zen

EIKIROLAK| Urbat Urkotronik taldeak udazkenean ikusarazi zituen aukeren oso azpitik jokatu zuen joan zen larunbatean eta taldeak 2 goleko aldearekin galdu zuen Godellaren aurka
Erritmo apur bat gutxiago, indar gutxiago, zalantza gehiago amaitzeko orduan, eta Espainiako Liga hain parekatuan, gutxienekoa irabaztetik gutxienekoa galtzera pasatzen da.
Bi zatiren ostean (4 gol azpitik), talde armaginak laurden ona egin zuen markagailua irauli ezinik.
Beraz, arazoak iritsi dira talde eibartarrarentzat, orain taldeak egoera honen aurrean zer nolako erreakzioa izango duen ikusi behar da, datorren larunbatean Elxeko igerileku zailean hasiko baita.



