Ei! Berriak

Soraluzeko ‘Parketarrak’ umeen programan parte-hartzeko izen ematea zabalik

Gaurtik, maiatzaren 14a, maiatzaren 29ra arte eman daiteke izena

Soraluze Parketarrrak
Soraluze Parketarrrak. ARGAZKIA: Soraluzeko Udala

SORALUZE| Parketarrak ekimena, 3 eta 9 urte arteko haurrentzat programa, ekainean zehar burutko da eta helburua jolas berriak ezagutu eta euskaraz jolastea da.

Soraluzeko Udalak eta Atxolin IGE guraso-elkarteak elkarlanean landu dute Parketarrak programa; jolas berriak ezagutzeko eta elkarrekin euskaraz jolasteko ekimena, hain zuzen ere. 3 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta dago eta ekaineko eguaztenetan egingo da, Hezten aisialdi euskaltzalea taldeak dinamizatuta.

Hezten talde dinamizatzailearen esanetan, haurren hizkuntza ohituretan eragitea da egitasmo honen helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, jolasa da gure oinarrizko bidea. Euskarazko jolasen transmisio zuzena herrietako edo auzoetako parke zein plazetan egiten dugu, jolaserako diren eremu baitira.

Bi adin-tartetako haurrei zuzentzen zaie Parketarrak programa: 3 eta 5 urte arteko haurrek (Haur Hezkuntza) heldu batek lagunduta parte hartuko dute, eta 6 eta 9 urte arteko haurrek (Lehen Hezkuntza 1-4) haien kabuz. Saioak ekaineko eguaztenetan egingo dira, Plaentxi eskolako goiko patioan, eta saio guztietara ala batzuetara bakarrik joateko aukera dago. Hauexek izango dira txandak:

17:00 – 18:00: 3 eta 5 urte arteko haurrak, heldu batek lagunduta.
18:00 – 19:00: 6 eta 9 urte arteko haurrak.
Nor: 3 eta 9 urte arteko umeak.

Noiz: ekainaren 5, 12, 19 eta 26an.

Non: Plaentxi eskolako goiko patioan

Izen-ematea gaurtik, maiatzaren 14a, maiatzaren 29ra arte eman daiteke ondorengo loturan klik eginda: izen-ematea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime