Ei! Berriak

Santana jaietako kuadrila bazkarian izena emateko epea, zabalik Mendaron

Uztargi, Ormola eta Aitz Beltz tabernetan eman behar da izena, 10 euroko ordainketa burutuz pertsonako, uztailaren 14a baino lehen

Santana jaiak uztailaren 22tik 26ra ospatuko dira aurtengoan

MENDARO | Santana jaiak uztailaren 22tik 26ra ospatuko dira aurtengoan. Kuadrila Eguna 24an ospatuko da eta jada zabaldu du Udalak herri bazkarian izena emateko epea: uztailaren 14a bitarte egongo da zabalik. Uztargi, Ormola eta Aitz Beltz tabernetan eman behar da izena, 10 euroko ordainketa burutuz pertsonako. 

Kuadrila ezberdinek paella prestatu beharko dute. Udalak emandako osagaiak erabiltzea derrigorrezkoa izango da: arroza, oilaskoa, olioa eta gatza. Osagaiak gehitu daitezke. Epaimahaiak baloratuko ditu: arrozaren puntua, aurkezpena eta zaporea. 

3 sari daude jokoan: lehenengo saria 200 euro, bigarren saria 150€ eta hirugarren saria 100€.

Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa izango da.  

Animatu eta izan jaiaren parte!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.