Mendibil Abesbatzaren eskutik Santa Agedako koplak Mallabiko auzoz auzo ibiliko dira

MALLABIA| Mendibil Abesbatzaren eskutik, Udalarekin elkarlanean, otsailaren 4an, Santa Agedako koplak Mallabiko auzoetan zehar ibiliko dira. Ibilbidea 10:30ean hasiko da Longa auzoan eta Gerea, Arandoño eta Beranotik jarraituko dute.
Tradizioaren arabera, Santa Agedako abesti herrikoiak auzoetan zehar ibiliko dira, errotze handiko eguna girotzen.