Ei! Berriak

San Sebastian eguneko danborrada kontzertua igande honetan Eibarren

Usartza Txistulari Taldearen eskutik eguerdiko 12:30etan izango da Coliseon

Kontzertua igande honetan izango da Coliseon

EIBAR | Eibarren duela 25 urte baino gehiagotik egin ohi den bezala eta Gipuzkoako hainbat herritan San Sebastian eguna dela eta, Usartza Txistulari Taldeko kideek kontzertu bat eskainiko dute, taldearen egutegian San Sebastian ospatzea ohikoa den bezala. Hasierako formatua, txistulari banda zen, ondoren danbor eta kupelen laguntza gehituz eta gero metal boskote batena.  Urteren batean musika bandaren laguntza ere izan dute.

Lehen kontzertuak udaletxeko arkupeetan egin ziren, eta urteen poderioz hainbat eszenatokitik  igaro dira, hala nola Untzaga plazatik, Astelehena pilotalekutik, eta birmoldaketatik, Eibarko Coliseo antzokitik.

Datorren igandean, urtarrilak 21, eguerdiko 12:30etan eta Enrique Monteroren zuzendaritzapean, Coliseo antzokian kontzertua eskainiko dute.

Denon zain daude Sarriegiren doinuak eta Eibarko, Mutrikuko, Debako… danborradako abestiak abesteko.

2024ko DANBORRADAKO KONTZERTUA
Eguna: Urtarrilaren 21an
Lekua: Coliseo Antzokian
Ordua: 12:30etan
EGITARAUA
Diana ………………… R. Sarriegi
Idiarena ………………… R. Sarriegi
Sociedad Alperrak ………………… Miguel Gzlez. Bastida
Polka de Tambores ………………… R. Sarriegi
Mutriku Herria ……………… Zezilio Pagoaga
Retreta ………………… R. Sarriegi
Pantxika ………………… Txomin Mujika
Hau dek hau ………………… José Azarola
Katiuska ………………… Pablo Sorozabal
Comparsa “Caballería de Viejas” ………………… R. Sarriegi
Debako Martxa ………………… Pablo Sorozabal
Donostiako Martxa ………………… R. Sarriegi
Tatiago ……………….… R. Sarriegi
Parte-hartzaileak:
Usartza Txistulari Taldea
Eibarko Danborrada
Metal boskotea: Unai Cabanzón, Danel Montero, Iñaki Orbegozo,
Markel Uribarren, Jesús Rioja

DONOSTIAKO MARTXA
Bagera!
Gu (e)re bai
Gu beti pozez,
Beti alai!

Sebastian bat bada zeruan
Donostia bat bakarra munduan
hura da santua ta hau da herria
horra zer den gure Donostia!

Irutxuluko, Gaztelupeko
Joxemaritar zahar eta gazte
Joxemaritar zahar eta gazte
Kalerik kale, danborra joaz
Umore ona zabaltzen hor dihoaz
Joxemari!

Gaurtandik gerora penak zokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrei ohiu egitera gatoz
Pozaldiz!
Inauteriak datoz!

Bagera!
Gu (e)re bai
Gu beti pozez,
Beti alai!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.