Ei! Berriak

San Rokeko Haur Danborradarako izen-ematea zabalik 

Parte hartu nahi duten haurrek uztailaren 15era arte dute izena emateko esteka honen bidez

Ekitaldia prestatzeko entseguak antolatu dira Luzaro Eskolan

DEBA | Datorren abuztuaren 15ean, San Roke jaien egitarauaren baitan, Umeen Eguna ospatuko da Deban. Egun horretan, ohikoa den moduan, haurren danborrada egingo da, umeentzako beste hainbat jarduera eta emanaldirekin batera. 

Euren seme-alabek danborradan parte hartzea nahi duten familiek dagoeneko zabalik dute izen-emate epea.  Horretarako, ezinbestekoa da ondorengo galdetegia betetzea labur.eus/2026koumeeneguna  eta haurraren datuak bertan txertatzea, uztailaren 15a baino lehen.

Gainera, ekitaldia prestatzeko entseguak antolatu dira Luzaro Eskolan (Ifar kalean), 19:00etan, uztailaren 22an eta abuztuaren 5ean, 10ean eta 12an  eta abuztuaren 4an, 7an eta 11n.

Edozein zalantza argitzeko, helbide elektroniko honetara idatz daiteke: debakoumeeneguna@gmail.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.