Ei! Berriak

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen ikuskizuna Itziarren

Horretaz gain kosmetika naturalaren ikastaroa ere egongo da Itziarko Auzo Udalak antolatuta

Dagoeneko sarrerak salgai daude
Dagoeneko sarrerak salgai daude

DEBA| Itziarko Auzo Udalak bi ekintza berezi antolatu ditu otsailean, herritarren aisialdia eta ikaskuntza sustatzeko, haur eta familientzako pailazoen ikuskizun dibertigarria batetik eta kosmetika naturalaren inguruko ikastaro praktikoa, bestetik.

Pailazoen emanaldia hilaren 15ean izango da, arratsaldeko 17:00etan, Zabalsoro frontoian eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Itziarko harrera bulegoan, 8 euroko prezioan. Erosketa ordutegia 09:00etatik 15:00etara izango da.

Bestalde, kosmetika naturalaren inguruko ikastaroa otsailaren 15etik ekainaren 14ra bitartean egingo da, hilean behin, larunbatetan 11:00etatik 12:30etara, Itziar Etxeberriaren (@Biotxik) eskutik. Bertan, parte-hartzaileek kosmetika naturala egiteko teknikak ikasiko dituzte, osagai osasungarriak eta jasangarriak erabiliz. Prezioa 30 eurokoa da saio bakoitzeko, material guztiak barne.

Izena emateko, interesdunek apuntatu@itziar.eus helbidera idatzi dezakete edo informazio gehiagoragorako 943 199 255 zenbakira deitu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.