Ei! Berriak

Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminde Binakako Master LABORAL KUTXAren irabazleak

22-16 irabazi zuten Amaia Aldai eta Andrea Capellan aurkarien aurka

ARGAZKIA: Emakumeen Master Cup

EIKIROLAK.- Nekez topa zezaketen Olatz Arrizabalaga eta Enara Gamindek leku hoberik aurtengo binakako Master LABORAL KUTXA txapelketan euren lehen garaipena eskuratzeko. Frontoi historikoa da Katedrala, industrialen artean berezienetakoa, baina 2018ko fianalaz geroztik atzo arte ez zen emakumezkoen jaialdirik izan bertan eta luxuzko eszenatoki horretan, txapelketan maila handia izanagatik, txapela janzteko faboritoen artean daudela berretsi dute, Amaia Aldai eta Andrea Capellan bezalako aurkari batzuen aurka 22-16 gailenduta.

Bi aurrelari hauen arteko demak beti dira bereziak, zirkuituko bi erreferente nagusienetakoak dira eta atzo Astelenako pilotalekuan bildu diren zaleek asko gozatu ahal izan zuten euren joko erasokorraz eta, partida borrokatu eta ikusgarri baten ostean, gernikarra nagusitu zen, bide batez, Lau eta Erdiko final erdikoaren arantza ateraz. Atzean, gainera, laguntza bikaina izan zuen. Kaiolako kontsolazio finalean arerioak izan ziren, baina bikote handia osatzen zutela erakutsi zuten, maila handiko partida batean nagusituta.

Pilota mistoko nagusien lehen jardunaldiaz harago, atzoko jaialdian maila ezberdinetako partida ugari ere ikusi ahal izan ziren, emakumeen esku pilotaren errealitate desberdinen erakusgarri. Esaterako, mistoko promozio mailako lehen jardunaldia jokatu zen eta bertan, Nagore eta Leire Galeano ahizpa antzuolarrek garaipen erosoa eskuratu zuten Miren Gisasola eta Olatz Insaustiri 18-9 gailenduta.

Goiza pilota goxoako gazteen mailako triangular batekin hasi zen eta bertan Uxue Perez eta Aiala Uriarte lezmarrek lortu zuten hurrengo kanporaketarako sailkatzea.Pilota goxoko nagusien mailakoan, aldiz, Irati Salinas-Alejandra Bylak errioxarrak eta Iparraldeko Oneka Bereau-Marie Goyetnetxe izan ziren aurrera egin zutenak.

EMAITZAK

Pilota mistoa nagusiak
Olatz Arrizabalaga – Enara Gaminde 22
Amaia Aldai – Andrea Capellan 16

Pilota mistoa gazteak
Nagore Galeano – Leire Galeano 18
Miren Gisasola – Olatz Insausti 9

Triangularra pilota goxua gazteak, bikote sailkatua
Uxue Perez – Aiala Uriarte

Triangularra pilota goxua nagusiak, bikote sailkatuak
Irati Salinas-Alejandra Byliak
Oneka Bereau-Marie Goyetnetxe

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.