Ei! Berriak

Mutrikun egoera txarrean dauden eta aldatu ez diren lurpeko edukiontziak berrituko dira

Eskualdeko lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatzeko lanak amaitu dira

Lurpeko edukiontziak berrituko ditu Mankomunitateak

MUTRIKU | Eskualdeko lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatzeko lanak amaituta, orain egoera txarrean dauden eta aldatu ez diren lurpeko edukiontziak berrituko ditu Mankomunitateak. Eskualdean guztira 65 lurpeko edukiontzi berrituko ditu, egoera txarrean daudelako eta mantentze lanen baitan, hauek hondatu aurretik eguneratzeko eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko.

Mankomunitateak kronograma bat osatu du eta Elgoibarko lanak amaituta, gaur bertan, martxoak 4, Mutrikun hasiko dira, Eulogio Ulacia 1-ko puntúan. Lanak martxoko hirugarren astean amaituko dira, eta hau amaitzean hasiko dira lurpeko edukiontziak berritzeko lanak gainontzeko herrietan, Eibarren eta Ermuan, alegia.

Kasu guztietan, lehenik lurpeko edukiontzien ekipamendu zaharkituak osorik erretiratuko dira puntu guztietan, eta erretiratutako material guztiak baimendutako hondakinen kudeatzaileengana eramango dira, behar bezala birziklatu eta tratatzeko. Ondoren, lurpeko edukiontziak kokatzen diren zuloak garbitu eta egokituko dira, eta azkenik ekipamendu berria jarriko da. 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.