Ei! Berriak

Mutrikuko Merkatu Plaza egunero irekiko da

Abuztuan Mutrikuk bere merkatu plaza berritua inauguratu zuen

Mutrikuko Merkatu plaza
Mutrikuko Merkatu plaza martxan dago dagoeneko

MUTRIKU| Mutrikuko Udalak adierazi duenez hemendik aurrera Merkatu Plaza irekita egongo da egunero ondorengo ordutegiarekin: Astelehenetik larunbatera 08:00tik 15:00etara eta 17:00tik 20:00etara; eta igandeetan 11:00tik 15:00etara eta 17:00tik 20:00etara.

Abuztuaren erdialdean, Mutrikuk bere merkatu plaza berritua inauguratu zuen, 1.059.916 euroko (BEZa barne) aurrekontua izan zuen erreforma egin ondoren. Kopuru horren barruan sartzen da Next Generation Europako funtsek erreformari emandako 790.000 euroko laguntza. Merkatu Plazak 22 m²-ko sei postu finko izango ditu guztira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.