Udalak berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jaiak sustatzeko deia luzatzen die herritar eta bisitari guztiei

MENDARO| Mendaro inauteri giroan murgilduko da bihar, otsailaren 18an, larunbata. Mendaroko Udalak, Arno Guraso Elkartearekin elkarlanean, honako egitaraua antolatu du:
- 12:30 Bizipoza txaranga herriko kaleetan zehar
- 18:00 Haurrentzako txokolatada frontoian
- 19:00 Playback lehiaketa, Arno Guraso Elkarteak antolatuta. Deialdia egin dute aurrez izena emateko ekintzakarno@gmail.com helbidean abestia, adina eta partehartzaile kopurua adieraziz.
- 21:00 DJ
Mendaroko Udalak berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jaiak sustatzeko deia luzatzen die herritar eta bisitari guztiei.