Ei! Berriak

I. Mendarock jaialdia ospatuko da bihar Mendaron

Gaueko 21:00etan hasiko da eta hiru talde igoko dira oholtza gainera: Gernikako ‘Etorkizun Beltza’, Legazpiko ‘Anker’ eta Gazteizko ‘Paraside’

 

Ekitaldia doakoa izango da

MENDARO.- Bihar, azaroak 13, I. Mendarock jaialdia ospatuko da Herriko Enparantza. Gaueko 21:00etan hasiko da eta hiru talde igoko dira oholtza gainera: Gernikako ‘Etorkizun Beltza’, Legazpiko ‘Anker’ eta Gazteizko ‘Paraside’. Ekitaldia doakoa izango da.

Mendaroko Udalak antolaturiko jaialdi honek, herria bizirik mantendu, bertako mugimendu kulturala bultzatzea eta ehun ekonomikoari laguntzea du helburu.

‘Etorkizun Beltza’

2008an Gernikan (Bizkaian) sortutako taldea da. Hasiera-hasieratik orainarte, bere influentzia Heavy Metal klasikoa da, Iron Maiden, Judas Priest, Black Sabbath, Megadeth eta abar. Daukaten berezitasuna, euskaraz abestea da, hizkuntza honen mugak gure herrialdetik at eramateko. Bere izena Etorkizun Beltza da, gaur egun munduan igarotzen ari garen garai zailengatik: ekonomia, krisi-soziala, konspirazioak, beldur nuklearra, gerrak, Lurrak pairatzen dituen tratu txarrak…

‘Anker’

Anker taldearen sorrera 2019ko udan izan zen, Legazpiko Brinkola auzoan. Eneko eta Joanes garaje batean elkartu ziren lehen kantuak sortzeko eta ikasteko. Gutxira batu zitzaien Jon Ander Arnaiz Jota. Hilabete batzuk beranduago, Urko batu zen bandara, aurrez Enekorekin aritua Aker proiektuan. Boskotea Jonek osatu zuen, eta Subeltza musika elkarteko lokaletan sartzea lortu zuten Death Rituals gisara. Lehen laneko abestiak konposatzen aritu ziren pandemia iritsi zen arte. 2020. urtea bukatzear zela Jotak taldea utzi zuen, eta laukote gisa jarraitu zuten aurrera. Era berean, Anker izena hartzea erabaki zuten. Urriaren 10ean argitaratu zuten ‘Gizagaitza’ izeneko lehen diskoa.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.