Ei! Berriak

Markos Gimenoren euskarazko palindromoetan oinarritutako kartelen erakusketa Eibarren

Joseba Sarrionandia eta Jokin Azpiazurekin solasaldia, eta Mursego eta Dodomaren kontzertua ere egongo dira erakusketaren inguruan uztailaren 4an

Erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 26tik uztailaren 7ra TOPALEKUAn
Erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 26tik uztailaren 7ra TOPALEKUAn

EIBAR| Markos Gimenoren euskarazko palindromoetan oinarritutako kartelen erakusketa irekiko da gaur, ekainak 26, arratsaldeko 19:00etan, eta ikusgai egongo da uztailaren 7ra TOPALEKUAn Eibarko Arrate Kultur Elkarteak antolatuta.

Karteletako batzuk Markosek berak diseinatu zituen.Baina,orain,bere lagun asko eta dozenaka euskal artista elkartu dira Markosen palindromoak kartel formatuan ilustratuz. Era berean, Esteban Montoriok diseinaturiko eta Joseba Sarrionandiak glosatutako bilduma jaso dute Markos Gimenoren 101 letrakartel liburuan.

Solasaldia eta kontzertua uztailaren 4an

Zuzenean proiektatutako irudiz lagunduta, euskaraz, modu ezberdin eta artistikoan murgildu eta Markosen obra erreibindikatzeko, uztailaren 4an programa oparoa antolatu dute:

  • 19:30ean solasaldia: Joseba Sarrionandia eta Jokin Azpiazu: Markos Gimenoren unibertsoan murgiltzeko,Joseba Sarrionandiak erakusketako sormen prozesuez eta bitxikeriez hitz egingo du,eta Jokin Azpiazu musikari eta sortzaileak,ostera,lagun eta taldekidearen ikuspegia ekarriko dizkigu.
  • 22:30ean Mursego eta Dodoma, musika eta irudiak zuzenean.: «Markos Gimenoren karteletrak» erakusketan ikusgai dauden karteletan eta palindromoetan inspiratutako emanaldian, kontzertua eta zuzeneko irudi proiekzioa eskainiko dituzte, Maite Arroitajauregi konpositore eta Maialen Belaustegi artista bisualak,erakusketaren muinarekin bat eginez.

Palindromoen gaia bera ezezaguna eta berria irudituko zaio askori. Hala ere,oraintxe betetzen da euskarazko palindromoen lehenengo lehiaketaren mendeurrena,Euzkadi egunkarian egin baitzen 1923ko abenduaren 16an hasi eta 1924ko otsailaren 29ra arte,Ebaristo Bustintza “Kirikiñok” antolatua,eta palindromogile nabarmenena Bernardo
Otxolua mundakarra zela.

Markos Gimenoren bizitza eta obra oso interesgarriak dira zentzu askotan,eta denok ezagutu beharko genuke.Haren kartel palindromiko bakoitzak sorpresa linguistiko bat aportatzen du,burmuinarentzako joko bat. Eta,gainera,euskal komunitate duin,alai eta sortzaile baten parte sentiarazten gaitu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime