Ei! Berriak

Mallabiko Udalak udalekuetan izena emateko epea ireki du

Ekainaren 3ra arte egongo da zabalik

Izen ematea zabalik egongo da ekainaren 3ra arte

MALLABIA | Mallabiko Udalak ekainaren 3ra arte ireki du udalekuetan izena emateko epea. 4 eta 16 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:00etara.
Guztira 60 plaza egongo dira eta udalerriko umeek lehentasuna izango dute. Familientzako informazio-bilera ekainaren 23an izango da, 18:00etan, parkeko aterpean. Izen-emate orriak Kultur Etxean daude eskuragarri.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.