Zinemari erreparatuz, ‘El método Williams’ eta ‘Ilargirantz’ filmak egongo dira ikusgai, eta Ongarri Zine Klubak ‘La hija’ eskainiko du
ELGOIBAR| Maite Franco ipuin kontalariak saio berri bat eskainiko du ostegun honetan, otsailak 17, Elgoibarko liburutegian. Kasu honetan, ‘Zorte txarreko otsoak’ liburua irakurriko du, eta Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako ikasleentzat dago antolatuta. 17:00etako saioa lehenengo mailakoentzako izango da, eta 17:30ean bigarren zein hirugarren mailakoentzat.
Egun bat lehenago, asteazkenean, otsailak 16, orri markagailuen sari banaketa ekitaldia egingo da. 18:30ean hasiko da, eta hau ere Elgoibarko Liburutegian izango da. Lehiaketaren gaia ‘Elgoibarrek 675 urte bete ditu’ izan da.
Bestalde, datorren asteartean, otsailak 22, Elisabeth Bowenen ‘El último septiembre’ liburua izango da protagonista literatur tailerrean. 18:00etatik 20:00etara bitartean programatu da, eta Gotzon Garate Udal Liburutegian izango da, Haizea emakume taldeak antolatuta.
Zinema
Aste honetan, honako film hauek egongo dira ikusgai:
- EL MÉTODO WILLIAMS: ostirala 18 (21:00), larunbata 19 (19:00 eta 22:15), igandea 20 (19:00) eta astelehena 21 (21:00).
- ILARGIRANTZ: igandea 20 (16:30).
Ongarri Zine Klubari dagokionez, honako pelikula hau eskainiko du:
- LA HIJA: asteazkena 16 (21:00).
Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.