Erakusketa eta hitzaldia Elizalde plazan izango da 12:30ean

MALLABIA | Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, hitzordu bat berri prestatu dute iganderako:
URRIAK 22 MALLABIA / Lehengo lanbide zaharrak gogoan
12:30 – Erakusketa eta hitzaldia (Elizalde plazan)
Pello Mugarzak, Justo Azagirrek eta Jesus Mari Uribelarreak idatzitako «Baserriko lanabesak, tresnak eta trepetxuek – iraganeko bizimodu baten lekuko» liburuan oinarritutako ekitaldia. Liburuan jasotako lanabes batzuen erakusketa eta erabilera zein zen erakutsiko dugu. Gaur egun askok ez ditugu ezagutu ere egiten lehen egunero erabiltzen ziren tresnak.
Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izan eman behar da, lekua mugatua delako. Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean – ondareabizkaia.eus – eman behar
da izena.