Elordi eta P. Etxebarria eta Elezkano II-Rezusta eta Larrazabal-Albisu izango dira Pilota Jaialdikoprotagonistak

MALLABIA | Datorren igandean, azaroak 13, Mallabiko pilotalekuan bi pilota partida jokatuko dira. Aurrenekoan Elezkano II.ak eta Rezustak Larrazabal eta Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bigarrena lau t ‘erdiko Eusko Label Pilota Txapelketa izango da eta Aitor Elordik Peio Etxebarriaren aurka jokatuko du hirugarren eta laugarren postuengatik.
Partidak 17:00etan hasiko dira eta sarrerak online erosi ahal izango dira www.entradasfronton.com webgunean, edota txarteldegian, partidaren egunean, 16:00etatik aurrera. Horiek 30 euroko kostua izango dute helduentzat, eta 14 urtetik beherakoentzat, berriz, 5 eurokoa. Pilota-eskolako haurrentzat doan izango da