Debako Udalak eta Zuhatza Euskara Elkarteak antolatu dute jaialdia
DEBA| Gaur, irailak 29, hasiko dira aurtengo Euskal Jaiaren ekintzak Debako Udalak eta Zuhatza Euskara Elkarteak antolatutako egitarau zabalaren barnean.
Lehenengo ekitaldia esku pilota jaialdia izango da Aldats pilotalekuan 19:30ean. Bertan lehian arituko diren pelotariak: Etorkizuneko gazteak ZABALETA (OIARPE) – EGIGUREN (ILUNPE) vs EGURROLA (MARKINA) – GOIBURU (LAPKE). Promesak 4 1/2an AIMAR EGIGUREN (ILUNPE) – ETXANIZ (BERGARA) izango dira. Sarrera dohainik izango da.
Ostiralean baita ere, Kalean Kantuz taldea, herriko txoko desberdinak alaituko ditu.
Larunbatean, berriz, goizeko hamarretan marmitako lehiaketa hasiko da Estalitako Pasealekuan. 10:30ean Kalez kale txistulariak giroa alaitzen hasiko dira; 11:30ean Zubietako joaldunak; 12:00etan Gure Kai euskal dantzari taldea eta musika eskolako dantzariak egongo dira Foruen plazan; eta 13:30ean Musika Eskolako trikitilariak izango dira.
Arratsaldeko 15:00etan Bazkari Herrikoia egongo da Aldats pilotalekuan Zuhatzak antolaturik. Ondoren trikitilariak eta irrintzi lehiaketa.
Jaialdia arratsaldeko seietan, buruhandiak izango dira eta zazpietan Joselontxo txaranga. Iluntzean, erromeria, Nonbait taldearekin Foruen plazan.
Kultura-Euskara batzordeak egun honetan baserritarrez janztea eskatzen du.