Ei! Berriak

Larunbat honetan Elgoibarko XXIX Gazta Txapelketa Kalegoen Plazan

11:00etatik aurrera gaztagile ugari lehiatuko dira gazta onenaren saria eskuratzeko. Epaimahaia osatuko dute Iosu Belaustegi, Jesus Artola, Asier Landa, Bixi Irizar eta Pili Manterolak

Ekitaldia datorren larunbatean ospatuko da Elgoibarren
ELGOIBAR.- Urria amaitzearekin batera, larunbat honetan, hilak 30, Elgoibarko XXIX Gazta Txapelketa ospatuko da Kalegoen Plazan. 11:00etatik aurrera gaztagile ugari lehiatuko dira gazta onenaren saria eskuratzeko. Gaztagileak larunbatean bertan apuntatu beharko dute lehiaketara. 15 bat gaztagile izatea espero du Kalamua elkarte antolatzaileak. Epaimahaia osatuko dute Iosu Belaustegi, Jesus Artola, Asier Landa, Bixi Irizar eta Pili Manterolak.
Aurrez, goizeko 9:00etan, ekingo zaio Hil Bukaerako Nekazaritza eta Abeltzaintza Feriari. 9:00etatik 14:00etara, baserrietako produktuak egongo dira salgai Kalebarren plazan. Eguerditik aurrera, ganadu erakusketa egingo da baita Kalebarren plazan.
Bezperan, urriak 29, bideo Foruma eskainiko da Lilan: ‘Nueve Vidas’ Loredi Salegirekin. 19:00etan izango da, Haizea elkarteak antolatuta.
Igandean, urriak 31 ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ antzezlana eskainiko da 16:30ean Herriko Antzokian. Sarreren salmenta: https://herrikoantzokia.eus, larunbatero leihatilan 18:15etik 20:45era, eta egunean bertan, gelditzen badira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.