Ei! Berriak

[bideoa] Koko-dantzekin hasi dira aurtengo Eibarko karnabalak

Arratsaldean Mandiola eta Gorosta auzoak zeharkatuko dituzte

Gaur hasi dira inauterietako karnabalak. Argazkia eta bideoa: Maite Costela

EIBAR | Goiz goiz hasi dira aurtengo inauterietako ekitaldiak. Egitaraua gaur hasi da Kezka Dantza Taldearen eskutik, ‘Koko-dantzak’ eta ‘koko-eskea’ abestuz. Goizeko 8.30etan lehen emanaldia izan da Errebal Plazian. 09: 00etatik 16: 00etara, Mandiola eta Gorosta auzoak zeharkatuko dituzte «koko-dantzak» eta «koko-eskea» taldeek. Eta 19.00etatik 21.00etara, ‘Mauxitxa txarangak’ lagunduta, Eibarko erdiguneko kaleak zeharkatuko dituzte.

EKITALDI GEHIAGO | Otsailaren 24an, ostegun goizean, ikastetxe bakoitzak bere jarduerak egingo ditu bere ingurunean. Gainera, kalejira egingo dute Urkizu eta Untzaga artean Jainaga eta Narbaiza trikitilariek. Ondoren, erromeria izango da Untzagan, Mugi Panderoa taldeak girotuta.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.