Ei! Berriak

Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiaren ‘Losers’ ikuskizuna Elgoibarren

Horretaz gain Artisau Feria eta zinema emanaldi ezberdinak izango dira asteburuan

Gaur, 22:30ean Herriko Antzokian izango da

ELGOIBAR.- Urrian gehien espero den jardueretako bat taularatuko da gaur, urriak 22, 20:30an Herriko Antzokian: ‘Losers’, Txalo Produkzioak-en eskutik, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia protagonista.

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz, ia berrogei, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute…

Sarreren salmenta www.herrikoantzokia.eus atarian edota egunean bertan, gelditzen badira, Herriko Antzokian.

Larunbatean, berriz, hilak 23, Elgoibarko Artisau Feria. 10:00etatik aurrera, Maalako parkean. ARTalde elkarteak antolatzen du.

Astelehenean, urriak 25, Landa-eremuko Emakumeen hausnarketa taldearen jardunaldia Loredi Salegirekin. 18:00etan izango da Lila Emakumeen Etxean. Ez da izena eman behar; aforoa bete arte.

Asteazkenean, urriak 27, Epeletan literatura tailerra: ‘Miñan’, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderekin. Jasone Osorok gidatuko du, 19:00etatik aurrera, Gotzon Garate liburutegian.

Zinema

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak:

  • ‘Cry macho’: larunbata 23 (19:00 eta 22:15), igandea 24 (19:00) eta astelehena 25 (21:00).
  • ‘Space Jam: aro berria’: igandea 24 (16:30).

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.