Ei! Berriak

Eibarko Gazta Azoka ospatuko da igandean Debabarreneko lau gaztagileekin

Bertan, Mallabia,  Soraluze, Mutriku eta Eibarko gaztagileak izango dira

Azoka 10:00etatik 14:00etara izango da Untzagan

EIBAR.- Datorren urriaren 24an Debabarreneko Gazta Azokaren beste edizio bat ospatuko da Untzaga plazan kokatutako karpan. Jardueran inguruko lau ekoizle egongo dira eta helburua izango da ekoizle horiek egiten duten lana nabarmentzea, produktuak saltzearekin batera.

Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak (DEBEMEN) eta Eibarko Udalak antolatuta, gazta ekoizleen postuak 10:00etatik 14:00etara egongo dira Untzagan, eta bertan gaztak egiteko prozesua ezagutzeaz gain, gaztak dastatu eta erosteko aukera egongo da. Helburua Debabarreneko artzantza eta artzainek burutzen duten lana ezagutzera ematea da.

Hauxek dira egongo diren postuak: Eibarko Sosola baserria, ardi-gazta ekologikoarekin; Soraluzeko Egotza, ahuntz-gazta aurkeztuko duena; Mallabiako Axeleku, ardi-gaztarekin; eta Mutrikuko Goienetxe, ardi-gazta egiten duena.

Beraz,  eskualdeko baserritar gaztagileak ezagutzeko aukera ezin hobea izango da.  Bertan, gazta erosteko aukera egongo da, baita ere gaztagileak ezagutu eta beraien produkzioa eta artzantzari buruz sortzen zaizkigun zalantzak zuzenean argitu ahal izango dituzte

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.