Deialdi honetan jorratuko den ikerketa esparrua Filosofia izango da

EIBAR.-Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deialdian parte hartzeko eskaera egitea.
2021eko deialdian, ikerketa esparrua FILOSOFIA izango da. Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Beka 9.000€koa izango da eta bere iraupena gehienez 18 hilabetekoa, beka esleitzen den egunetik hasita.
Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
Eskaera egiteko epea: 2021eko irailaren 1etik urriaren 12ra (biak barne).
Informazio osoa eta aurkeztu beharreko inprimakiak


