Ei! Berriak

[eiberri.eus] Irailaren 1ean irekiko da XV. Juan San Martin beka deialdian parte hartzeko epea

Deialdi honetan jorratuko den ikerketa esparrua Filosofia izango da
Beka 9.000€koa izango da eta bere iraupena gehienez 18 hilabetekoa

EIBAR.-Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deialdian parte hartzeko eskaera egitea.

2021eko deialdian,  ikerketa esparrua FILOSOFIA izango da. Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Beka 9.000€koa izango da eta bere iraupena gehienez 18 hilabetekoa, beka esleitzen den egunetik hasita.

Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

Eskaera egiteko epea: 2021eko irailaren 1etik urriaren 12ra (biak barne).

Informazio osoa eta aurkeztu beharreko inprimakiak

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.