Urriaren 5etik 7ra izango dira ikastaroak

ELGOIBAR.-Errosarioko Amaren Ezpata-dantza ondoren hurrengo egunetan ere hainbat ekitaldi eta ikastaro egongo dira Elgoibarko kultur agendan.
Horrela, urriaren 5ean ekingo zaio ‘altzariak zaharberritzeko eta birziklatzeko ikastaroari’. 15:00etatik 17:00etara eta 18:00etatik 20:00etara eskainiko da, astearte eta ostegunetan. Eskuz elkarteak antolatzen du.
Urriaren 6an, Jabetze Eskolaren baitan, ‘maitatu eta zaindu: máscaras’ ikastaroaren txanda Loredi Salegirekin. 18:00etan, LILAn. Izen-ematea: PITXINTXU o haizeataldea@gmail.com -en burutu behar da. Antolatzailea: Haizea.
Egun berean, Gaztelekuak Ate Irekien jardunaldia hartuko du arratsaldeko 19:00etan.
Urriaren 7an, Jabetze Eskolaren baitan antolatutako ikastaro berri bat: GORDOFOBIA, Irati Garciarekin. 18:00etan, LILAn. Ez da izena eman behar, aforoa bete arte.
Zinema
Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak:
- ‘Nora’: urriak 1 (21:00), 2 (29:00 eta 22:15), 3 (19:00) eta 4 (21:00).
- Peter Rabbit 2: a la fuga’: urriak 2 (16:30)
- Ongarri Zine Klubak antolatuta, ‘Summer soul’. Emanaldiak asteazkenetan izango dira aurrerantzean: urriak 6 (21:00).
Doako ikastaroak KZgunean
- Urriaren 1etik 14ra ‘ikasi zeure burua kudeatzen google aplikazioekin’. 09:00etatik 11:00etara.