Arrate Kultur Elkarteak antolatutako pintxo lehiaketa azaroaren 6an eta 7an ospatuko da
EIBAR|Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Merkataritza Elkartea eta Eibarko Udalarekin elkarlanean, «San Andres Sariak» pintxo lehiaketaren XX. edizioa antolatu du.
Azaroaren 6an eta 7an ospatuko da Eibarko hamasei tabernarien artean eta betiko lez herritarrek bi egun izango dituzte, pintxoak dastatu eta beraien iritzia emateko. Azpimarratu behar da bezeroen boto-emaile guztien artean sari bat zozketatuko dala.
Sari banaketa, azaroaren 30ean San Andres azokan izango da.
Hauek dira parte hartzen duten pintxoak: