Ei! Berriak

Gizonezkoen Elite txapelketa jokatuko da Mutrikun 16 puntista afizionatu onenekin

Hurrengo partida martxoaren 22an ospatuko da

Pelota txapelketa Mutrikun
Txapelketa Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan ospatuko da

MUTRIKUMartxoaren 15ean hasita eta apirilaren 19 arte EHko 16 puntista afizionatu onenek, gizonezkoen Elite txapelketa jokatuko dute Mutrikun.

Irailean, emakumezkoen Zesta Puntako Elite txapelketa antolatu eta gero, martxoan, gizonezkoen txanda izango da. Txapelketa guztia Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan jokatuko da ostiral arratsaldeetan eta guztira EHko 16 puntista onenek parte hartuko dute.

Txapelketa martxoaren 15ean hasi zen, eta ondorengo partidak martxoaren 15ean eta apirilaren 5ean izango dira. Finalerdiak apirilaren 12an izango da eta 3. eta 4. postua eta finala apirilaren 19an arratsaldeko arratsaldeko 19:00etan Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan jokatuko dira, eta ETB bidez ikusi ahalko dira.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza, Munduko Pilota Batzarra eta Zesta Puntako bi enpresa profesionalen (Gernika Jaia Alai eta Jai Alive) arteko akordio baten ondorioz, txapelketa hau irabazten duen bikoteak, sari moduan, 2024ko udako bi txapelketetan parte hartzea irabaziko du.

Txapelketa, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Mutrikuko Udalak eta Mutrikuko Danok Bat Pilota Elkarteak antolatuko dute.

Hauek izango dira pilotariak EEPF-ko ranking bidez:

      • 6 aurrelari.
        • Cosme Aguirre (Zumaia).
        • Julen Basterra (Hondarribiako).
        • Antxon Alberdi (Berriatua).
        • Alex Goitiandia (Markina).
        • Eñaut Urreisti (Danok Bat).
        • Victor Hernandez (Donostia Jai Alai).
      • 6 atzelari.
        • Unai Uranga (Zumaia).
        • Gorka Mugartegi (Markina).
        • Roberto Lekue (Berriatua).
        • Mikel Mancisidor (Danok Bat).
        • Julen Cacanillas (Zumaia).
        • Eduardo Suso (Gasteiz Jai Alai).
      • Hautaketa teknikoz:
      • 2 aurrelari.
        • Aaron Glz. De Matauco (Gasteiz Jai Alai).
        • Martin Ormaetxea (Markina).
      • 2 atzelari.
        • Danel Mandiola (Markina).
        • Ruben Bailo (Noain Jai Alai)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.