Ei! Berriak

Gabonetako Bertso Jaialdia ospatuko da gaur Elgoibarren

Gabonetako Bertso Jaialdia gaur izango da Herriko Antzokian

Aner Peritz ‘Euzkitze’, Oihana Arana, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Nerea Ibarzabal izango dira gaur Elgoibarren

ELGOIBAR.- Urtero egiten ohi den bezala, gaur abenduak 28, Gabonetako Bertso Jaialdia egingo da. Herriko Antzokian ospatuko da, 22:30etik aurrera.
Eszenatokian izango diren bertsolariak Aner Peritz ‘Euzkitze’, Oihana Arana, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Nerea Ibarzabal izango dira. Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Eta urtea amaitzeko, abenduaren 31n, ostirala, ‘Plazara dantzara’ erromeria ospatuko da. 17:00etan hasiko da, Kalegoen plazan, I. Bereziartua Musikak eta Dantza Eskolak antolatuta.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.